top of page

Ikerketen erantzunak

 

Hurrengo orrialdean zehar taldean jorratu ditugun azterketen erantzunak argitaratuko ditugu.

Disponibilitatea

 

Gizartean ematen diren estereotipoetako batzuk, hala nola, arrosa kolorea neskekin lotzen dela eta urdina aldiz, mutilekin; edo etxeko lanak emakumeei dagozkiela… Beraz estereotipo hauek benetan gizartean ematen direla baieztatzeko ikerketa bat egin dugu galderak batzuen erantzun bezala soilik emakume edo gizona soilik erantzun moduan,  hurrengo inkestaren bidez:

 

 

1.- Haur hezkuntzako irakaslea naiz eta amantala arrosa galdu zaio ume bati norena da?

a. Neska                        b.  Mutila

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna Neska da, kolore arrosa genero femeninoarekin erlazionatzen delako.

 

2.- Patioan ume talde bat dago baloiarekin futbolera jolasten, nortzuk osatuko dute taldea?

a. Neskak                      b.  Mutilak

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna Mutila da, kirolak eta futbola batez ere genero maskulinoarekin eralzionatzen delako.

 

3.- Klasean 10 bat atera duen pertsona bakarra dago nor izango da?

a.Neska                         b.  Mutila

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna Neska da, nota onak eta ikastea genero femeninoarekin erlazionatzen delako.

 

4.- Gurasoetatik bat lanean dago, bestea umea zaintzen geratu da. Nor geratu da etxean?

a.Ama                            b.  Aita

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna Ama edo emakumea da, emakumeekin erlazionatuta dagoelako etxean geratzeko rola.

 

5.- Etxeko hautsa kendu behar da, nor dago aspiragailua pasatzen?

a.Aita                             b.  Ama

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna berriro ere ama edo emakumea da, etxeko lanak emakumeekin erlazionatzen direlako.

 

6.- Istripu bat egon da, nor zegoen kotxea gidatzen?

 a. Emakumea            b.  Gizona

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna gizona edo aita da, kotxeak gidatzearena haiekin erlazionatzen delako.

 

7.- Enpresaburu arrakastatsu baten pentsatzen duzunean, zer etortzen zaizu burura?

a. Gizona                      b. Emakumea

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna gizona da, normalean, goiko postuak gizonekin erlazionatuta dagoelako, gutxira harte emakumea ez zen ezta lan munduan egoten.

 

8.- Pertsona bat kalean jauzi da, nor hurbildu da bera laguntzera?

a. Gizona                       b.  Emakumea

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna emakumea da, hauekin erlazionatzen delako laguntzea edota besteak zaintzea.

 

 

9.- Pertsona bat estetika zentro batera joan da non depilazioa, makillajea eta ile orrazketa praktikatzen den, zein da bezeroa?

a. Gizona                       b.  Emakumea

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna emakumea da, fisikoa gehien zaintzen duen generoa emakumea delako.

 

10.- Bikote bat jatetxe batean daude afaltzen, batak besteari ezkontzeko proposatzen dio, nor da eskaria?

a. Emakumea                b.  Gizona      

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna gizona da, berez betidanik hauekin erlazionatuta egon delako.

 

11.- Nork ordaintzen du afariaren kontua?

a. Gizona                         b.  Emakumea

 

Estereotipoak kontutan hartuz, espero den erantzuna gizona da, diruaren kontrolpea genero maskulinoarekin lotuta dagoelako.

 

Inkesta honetatik espero ziren erantzunak ondorengoak dira:

 

1)Neska;  2)Mutila;  3)Neska;  4)Emakumea/Ama 5)Emakumea/Ama;  6)Gizona/aita;  7)Gizona;  8)Emakumea 9)Emakumea;  10)Gizonak;  11)Gizonak

 

 

Eta hamar pertsona desberdinei inkesta egin ondoren hauek dira lortutako erantzunak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

*Markatutakoak espero ziren erantzunak dira.

 

Ikusi dezakegunez lortutako emaitzetan estereotipoak ematen dira, hau esaten dugu pentsamendu heuristiko teknika erabiliz eta gizartean uste baino errotuago daude estereotipoak, hezkuntzan, familian, lanean, kalean zein komunikabideetan egunero eta momentu oro erakusten gaituztelako.

Ikerketa hau neska eta mutil desberdinei  izen ezberdinak esatean datza, eta izenen zerrenda entzun ostean neska-mutil horiek gogoratzen dituzten izenak esan behar dituzte, taulan ikusten den moduan 12 neska izen eta 12 mutil izen daude eta ikerketa honetatik espero dena da, gehienak mutilen izen gehiago gogoratuko da, baina guk egindako kasuetan ez da horrela izan, neska eta mutilen bizpahiru izen gogoratu dituzte denek.

Anklajea

 

Ikerketa honetan, anklajea erabili dugu.Anklajea ehunekoen  bitarteko galderetan datza, hau da, galdera bat egiten da ehuneko desberdinak ematen zaizkio pertsona desberdineei ehuneko desberdinak ematen zaizkie eta erantzuna ehuneko baten arabera eskatzen da. Adibidez:

 

 

1.- Emakumeen ehuneko zenbatek egiten du dieta? (Benetan emakumeen %70 egiten du dieta)

 

            a) %75 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %25 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

2.- Gizonezkoen ehuneko zenbatek egiten du dieta? (Benetan gizonezkoen %35 egiten du dieta)

 

          a) %75 baino gehiago edo gutxiago?

          b) %25 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

3.-  Gidatzerako orduan legea hausten dutenen artean zenbat dira gizonak? (Benetan gidatzerakoan legea hausten dutenen artean gizonezkoak %79 dira)

 

            a) %80 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %30 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

4.- Gidatzerako orduan legea hausten dutenean artean zenbat dira emakumeak? (Benetan gidatzerakoan legea hausten dutenen artean emakumeak %21 dira.)

 

            a) %20 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %70 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

5.- Gizonezkoen zein ehunekok gidatzen du seguruago kotxean familia eramanda? (Benetan gizonezkoen %33 gidatzen du seguruago familiarekin)

 

            a) %30 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %60 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

6.- Emakumezkoen zein ehunekok gidatzen du seguruago kotxean familia eramanda? (Benetan emakumezkoen %42 gidatzen du seguruago familiarekin)

 

            a) %40 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %80 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

 

7.- Emakumeen artean zenbatek dute batxilergoko titulua?(Benetan emakumeen %59 du batxilergoko titulua)

 

            a) % 35 baino gehiago edo gutxiago?

            b)% 55 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

8.- Gizonen artean zenbatek dute batxilergoko titulua? (Benetan gizonezkoen %49a du batxilergoko titulua)

 

            a)%40 baino gehiago edo gutxiago?

            b)%60 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

9.- Emakumezkoen zenbatekoak egiten du lan? (Benetan emakumezkoen %53.5 egiten du lan)

 

            a)%50 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %30 baino gehiago edo gutxiago?

 

 

10. Gizonezkoen zenbatekoak egiten du lan? (Benetan gizonezkoen %67.6 egiten du lan)

 

            a) %70 baino gehiago edo gutxiago?

            b) %30 baino gehiago edo gutxiago

 

 

Estereotipoen kasuan, hauei buruz egin ditugu galderak eta ehunekoak batzuetan errealitatetik hurbil eta beste batzuetan ez.  Horrela erantzuna ehuneko horretatik hurbil izatea lortzen da, eta kasu gehienetan lortu dugu. Bi ikerketa egin genituen, bakoitzean ehuneko ezberdinak emanez. 

 

Ikerketa inkesta baten bidez egin dugu, eta hurrengo tauletan ikus dezakegunez pentsamendu heuristikoa martxan jartzen da gehienetan. Beraz anklaje metodo hau betetzen dela ondorioztatu dezakegu.  

GENERO
ROLAK
Kontaktatu gurekin!

psikoehu2015@gmail.com

Gurekin kontaktuan jartzeko hurrengo helbideak dituzue.

 

​Telephone : 945-013317

Fax : 945-013308
Email : psikoehu2015@gmail.com

  • s-facebook
  • Twitter Metallic
  • s-linkedin
Partaideak
 
Andrea Juez, Eneritz Zabala, Gaizka Villar, Iñigo Prada, Lorea Ojanguren, Maider Saenz, Mikel Pryce, Mikel Suso, Oihana Ortega, Sara Martin eta Unai Lopez

 

 

bottom of page