top of page

Baterako hezkuntza

 

Zer da?

 

Hezkuntza ez sexista:  mutikoak zein neskak berdintasunean hezi  pertsona  moduan gara daitezen eta sexuagatiko diskriminazioa saihesteko. Baterako hezkuntza guztion esfortzu bat izan behar da: familia, eskola, ikus-entzunezko prentsa …

 

Baterako hezkuntzaren helburua, generoagatik diskriminaziorik edo desberdintasunik ez egotea da. Bilatzen eta nahi du:

 

  • Berdintasuna bultzatu eta sustatu emakumeen eta gizonen artean.

  • Emakumeak aukera berdinak izatea lortzea eta gizonen lan postu berdinetara sarbide izatea.

  • Emakumeen egunerokotasuneko egoerak ikustaraztea  eta emakumeak historian izan duten esperientziak zabaltzea.

  •  Mutiko eta nesken hezkuntza elkarbanatzea eta ardurak etxearen barruan banatzea.

  • Nesken eta mutikoen afektibitatea aintzat hartzea modu osasun eta arduratsu batean.

  • Familia desberdinei errespetuan heztea eta bizikidetasun desberdinak errespetatzea.

  • Parte hartzea bultzatu eta bizikidetza aniztasuna errespetatuz.

  • Tratu txarrei eta genero biolentziari aurrea hartu.

  • Inori diskriminatzen ez dioten hizkuntzak ikastea.

  • Ikasten denari eta nola ikasten denari buruz hausnarketak egitea.

 

Baterako hezkuntza hainbat arlotan eman behar da; ikastetxe eta inguru familiarrean.

Ikastetxearen inportantzia nabaria da, ume eta gazteen hezkuntza iturri  nagusia delako. Bertan ez da soilik jakinduria ikasten baizik eta arauak, jarrerak eta baloreak ikasten dira ere. Ikastetxean hezkuntza ez sexista ez du bakarrik irakasleen parte hartzea eskatzen , familiarena eta gizartearena ere beharrezkoa da. Ikastetxean eman daitezkeen baterako hezkuntzaren proposizioa batzuk hauek dira:

 

- Mutil eta nesken arteko errespetua bai klase barruan zein kanpoan.

- Mutilak eta neskak bereizten ez dituzten jolasak txikitatik sustatzea.

- Irakaskuntza formatzea sexismoarekin  ikastetxean amaitzeko.

- Genero perspektiba sartzea materia guztietan. Hala nola,  emakume eta gion politikoak daudela, zientifikoak, margolariak...

 

Familiaren garrantzia baterako hezkuntzan ere handia da. Familia, bizikidetza unitatea da. Familia tradizionala, gaur egun komuna ez den familia mota da, non emakume eta gizonen arteko indar eta hierarkia erlazioak dauden etxean. Gizona etxeko burua da, eta autoritatea dauka. Aldiz, emakumea seme-alabaz arduratzen dena da. Baina hau aldatzen doa. Gaur egun familia gehienak berdintasunean bizi dira. Gizon emakumeak ardura eta autoritate berdina daukate etxean eta zereginak banatuak daude. Familian eman daitezken baterako hezkuntzaren adibide batzuk:

 

- Etxeko zereginak berdintasunez banatzen dira gizon eta emakumeen artean.

- Emakumearen eta gizonaren iritzia garrantzi berdina dauka.

- Etxeko zereginak era berdintsu batean banatzen dira seme-alaben artean.

- Emakumea eta gizona denbora berdina daukate atseden hartzeko eta gustuko duten gauzak egiteko.

- Emakumearen lan ordaindua eta gizonarena balio berdina dauka.

GENERO
ROLAK
Kontaktatu gurekin!

psikoehu2015@gmail.com

Gurekin kontaktuan jartzeko hurrengo helbideak dituzue.

 

​Telephone : 945-013317

Fax : 945-013308
Email : psikoehu2015@gmail.com

  • s-facebook
  • Twitter Metallic
  • s-linkedin
Partaideak
 
Andrea Juez, Eneritz Zabala, Gaizka Villar, Iñigo Prada, Lorea Ojanguren, Maider Saenz, Mikel Pryce, Mikel Suso, Oihana Ortega, Sara Martin eta Unai Lopez

 

 

bottom of page