top of page

ESTEREOTIPOAK

 

Gure gizartean arazo sozial desberdinen barruan hainbat estereotipo sortu izan dira. Genero rolen inguruan guri deigarrienak iruditu zaizkigunak hurrengoak dira.

Haurtzaroan ematen direnak

 

Arrosa eta urdina

Esan beharra dago arrosa kolorea ez datorrela bat emakumezkoen sexuarekin. Izan ere, arbitrarioa da hori eta ez dauka historiarik. Jo B. Paoletti dioen moduan, estatu batuetan ez ziren kolore hauek erabili haurrentzat lehenengo mundu gerrarte. Aurretik zuria erabiltzen baizen. Horrez gain, arrosa mutilen kolorea zen, indartsuagoa zelako eta neskak ordea, urdinez joaten ziren, urdinak, adeitasuna transmititzen zuen. Kontuan izan behar da, gorria adibidez, odolarekin konparatzen zela.

 

Arrosa eta urdina, ohikoenak ziren europako haurrentzat ere. Adibidez frantzian urdina mutilentzat zen eta arrosa neskentzat. Baina, Belgika, Suitza eta Alemaniako zati baten aldrebes zen. Estatu batuetan, Bigarren Mundu Gerraren ostean, hau da, 1927an, hauek ziren datuak: 80ko hamarkadatik aurrera, arrosa ezarri zen neskentzako milaka produktuetan. Aipatu beharra dago ez dagoela historian zehar ezer horrela izan behar dela esaten duena. Eta kontuan izan behar da, haurrek gorria edo urdina nahiago zutela.

 

Ikerketa baten arabera, emakumeak nahiago dituzte kolore gorriak, arrosak, antzina emakumeek batzen baitzituzten frutak eta. Horrez gain, euren haurren azal kolorea aldatu den edo ez jakiteko erabiltzen zen, edota sukarra zuten edo ez ikusteko.Baina ikerketa soilik bat da , eta gogoratzen digu gizakien kolorerik gustukoena urdina da. Ikerketaren arabera, honek, garrantzia du guretzat oso garrantzitsua izan direlako itsasoa eta zerua.

Jostailu desberdinduak

Jolasa izan da eta izango da haurren garapenerako jarduera garrantzitsuenetako bat. Oinarrizko zentzua dauka umeen bizitzetan eta ez izaera ludikoan bakarrik, beraien garapenean, modu kognitiboan, formakuntza pertsonala eta soziala garatzerakoan baita ere; jolasaren bidez libreki espresatu daitezke, beraien irudimena garatu; beraien identitatea, autonomia sortu eta gurasoekiko elkarbizitza indartu.

 

Jolasa haurraren jarduera nagusia da. Askotan pasiboki sufritzen duen hori aktibo bihurtzen du. Jolasten duenean ez du soilik gozamena ematen dioten ekintzak bizitzeko egiten, mingarriak suertatutakoak lantzeko ere erabiltzen du. Jolastean, haurrak bere pozak, beldurrak, estutasunak… kanporatzen ditu. Desberdintasun handia dago jostailu eta jolasaren artean; jolasak “x” arrazoiengatik gizakiok garatutako ekintzak dira, eta jostailuak berriz elementuak, akziorako tresna ezinbestekoak.

 

Sexuagatik banatutako jostailu eta jolasek, estereotipo sexistak areagotzen dituzte, eta umearen bizitza ulertzeko modua baldintzatzen dute. Normala da komunikabide zein enpresek haien produktuen iragarpen eta erabilpen sexistak ematea. Oso garrantzitsuak izango dira etorkizunean izango diren helduen balioak finkatzeko.

Bizitzan zehar agertzen direnak

Lanak sexuaren arabera

Denborarekin bat, bi generoei egokitutako portaera eta jokabideak 'naturalak' bihurtzen joan dira. Horrekin batera desberdintasunak biologian oinarrituta daudela sinestarazi digute. Guztiz ahaztu dugu estereotipo hauek eraikuntza sozial bat direla eta edozein momentutan zalantzan jarri daitezkeela, eraldatu ahal direla eta gainditu ahal ditugula. Beraz estereotipo femenino eta maskulinoak mantenduz, emakume eta gizonen arteko portaera desberdina ere, natural egiten dugu.

 

Sexuaren araberako lan banaketari buruz ari garenean, sexuaren araberako zereginen banaketari buruz hitz egiten dugu. Zatiketa modu hau, emakumeen baztertze eta menderatzearen arrazoi bat da, eta honen arabera egiten dugu eremu publiko eta pribatuaren zatiketa.

 

Horretaz gain lanaren banaketa hori; tradizionalki emakumeek bete izan dituzten lanei balioa kentzea ere dakar. Beraz espazio pribatuan, etxeko eremuan ematen diren lanak eta zainketa lanak sozialki ez dute hainbeste garrantzirik, askotan ekonomikoki ere ez baita soldatapeko lana izaten.

Emakumea etxean

Historian zehar emakumeak beti egon dira etxeko esparruan lan egiten, gizonak, aldiz, etxetik kanpo lan egiten zuten bitartean, gaur egun egoera pixkanaka aldatzen ari da. Etxean geratzen diren emakumeen portzentajea %43 izatetik %23 izatera pasa da azken urteetan.  Emakumeak, gizonek bezala lan munduan lan egiten dutelako, hau da, biok etxetik kanpo. Espainiako enplegu tasa, sexuaren araberakoa:

 

Grafikoan ikus dezakegunez emakumea gero eta gehiago sartu da lan munduan, hau da, nahiz eta emakumeak etxeko esparru pribatuan jarraitu lan gehiena egiten ez da haien beharra. 

 

 

Kirolak gizon eta emakumeentzat

Kirolaren inguruan egiten diren praktiketan dagoen desberdintasunik handienak sexuari erreparatuz daude. Gehiengoa gizonezkoak direla esan beharra dago, %59,4 direlarik, baina hala ere, emakumezkoak ere portzentaje altua dira, %54,5. Beti pentsatu izan da kirolak gizonezkoentzat zirela gehienbat baina INEk egindako kirolari loturiko biztanleria aktiboaren zenbaketa honetan ikus daiteke ez dela horrela. Kirola bizimodu osasuntsu bat duen pentsamenduarekin lotuta dago beraz eta ez emakume edo gizona izatearekin.

 

Horretaz gain, profesionalki emakume zein gizonek praktikatu arren haiek duten soldata eta presentzia ez dira parekoak. Gizonak askoz presentzia handiagoa dute komunikabideetan emakumeak baino.

Ezkontzan gizonak eskua eskatu

Tradizionalki, gizonak emakumearen etxean honen aitari neskalagunaren eskua eskatu behar dio. Hau guztia bi familiak batera dauden bazkari edo afari batean, ezkongaiek ia ez dute parterik hartzen amaiera arte, hau da, lehenengo, mutilaren aitak (hilda egon ezkero anai zaharrenak) eskua eskatuko dio neskaren aitari (hilda egon ezkero amari) baietz esan ezkero, mutilak hartzen du hitza eta “saldu” egin beharko da lehenengo eta ondoren neskalagunari zuzenduz hitz polit batzuk esango dizkio. Honen ostean, gainerako familia heltzen da, eta aurkezpenak hasiko lirateke, ezkontza non, noiz, eta nola egingo den erabaki ondoren, ezkongaien lagunak batuko dira festara. Hau guztia ezkontza baino 3-4 hilabete lehenago. Ezkontza, noski, elizaren bitartez izango da.

 

Gaur egun ordea, ez da horrelako askorik ematen, gehienetan ezkongaien artean erabakitzen da ezkondu edo ez eta ezkondu ezkero non, noiz etabar ere hauen artean erabakiko da, aitek lehen zuten papera galdu egin da, gaur egun aitakez direlako alaben jabe. Gainera, elizatik zibiletik edo beste era batera ezkon daiteke gaur egun eta hau ere ezkongaiek erabakitzen dute.

Emakume gizonak baino ahulagoak

Gerald Huthler biologo eta neurozientzialariaren arabera '' gizona bi sexuetatik desegonkorrena da eta kanpoko laguntza gehiago behar du''. Horretaz gain, biologikoki esploratzaileak dira, baina ez dira erreproduzitzeko garrantzitsuak. Egia baita haiek lanaren erdia egiten dutela, emakumeen lana barik espeziea ez luke aurrera egingo.

 

Azkenengo froga bezala X kromosoma bakarra daukate gizonek eta horrek ahulagoak egiten ditu. Metabolismoko egoera bat da hori, gorputzaren organizazioarekin eta funtzionatzen duen moduarekin dauka zerikusia.

 

Bukatzeko esan beharra dago, ahulak izanda kanpotik hartzeko beharrean ikusten direla, eta modu batean bete ezin dena hainbat portaeren bitartez bereganatzen dutela.

Gizonak emakumea babestu beharra

Egun, eskolan, etxean, aiton-amonek eta gurasoek transmititutako baloreen ondorioz, pentsatzen dugu gizonek emakumea babestu behar duela. Gasteizko Udalak egin duen txostenaren arabera, sexu-identitatearen prozesua jasaten dugun bitartean, gizarteak sortutako mito eta arketipo askoren artean, gizonek indarra eta seguritatea adierazi behar duela edota agresibitatea erakutsi behar dutela, emakumeak babestu beharrekoak direla erakutsiz. Bestalde,  2009an Salamancako Unibertsitateak 15 eta 19 urteko nerabeen artean eginiko txosten batean, honako hau agertzen zen: haien neskalagunak defendatu behar zituztela galdetzean, indarrez bazen ere, %70 baino gehiagok ados zegoela esandakoarekin adierazi zuten.

 

Beraz esan dezakegu, gizon eta emakumeek hainbat faktoreetatik hartzen ditugu gizarteratzeagatik daukagula aurreko ustea. Gizona indartsua eta adoretsua dela eta emakumea ahula eta menpekoa.

Emakumeak nota hobeagoak atera

Frogatu izan da emakumeak, nota hobeak ateratzen dituztela orokorrean. Hau azaltzeko teoria batzuk   daude:

 

  • Lehenago heldu egiten dira eta horregatik, arreta gehiago ipintzen diete ikasketei. Teoria hau frogatzen duten datuak daude, esaterako: nesken %59a Batxilergoa dauka, mutilen kasuan berriz,  %49a da. Neskak mutilak baino nota hobeak ateratzen dituzten azterketa erregistratu bakarrean, PISA frogetan hain zuzen.

  • Emakumeak historikoki hezkuntzatik baztertuak izan dira horregatik, gehiago ikasten dute eta ondorioz nota onagoak ateratzen dituzte. Horretaz gain bizitzan zehar emakumeen exijentzia maila gizonezkoena baino altuagoa da.

 

Datu hauek kontuan hartuta, estereotipo hau, orokorrean egia dela esan genezake.

Gizonek hobeago gidatzen dute

Estatistiken arabera Espainiar estatuan legeak hausten direnean %79an gizonezkoak izaten dira legeok hausten dituztenak, eta emakumezkoak %21eko kasuetan bakarrik. Trafiko zuzendaritzaren arabera 2011en urtean egindako ikerketan 1.117 gionezko hil ziren trafiko istripuetan 112 emakume hildakoekin alderatuta. zifrak oso esanguratsuak dira, 15,5 milioi auto gidari gizonezkoen aldean 10,5 milioi auto gidari emakumezko egon ziren arren.Gidarien rolak begiratzen baditugu, familiarteko ibilgailuaren profila FESVIAL elkartearen informeen arabera gizonezkoa da.

Esaterako oporraldietan gidatzerako orduan %79etan gizonezkoek gidatzen dute eta gidari hauetatik %20ak bakarrik partekatzen du gidatzea oporretarako bidean. Emakumezkoek gidatzen dutenean ordea %75ak beren postua partekatzen dute gidatzeko, nekea saihesteko ohitura osasungarria den arren.

 

Familiarekin errepidean bidaiatzerako orduan arriskuez konturatzeko joera emakumezkoetan askoz altuagoa da %42 gizonetan %33. Gogoratu arriskuez kontziente izateak seguruago gidatzeko joera dakarrela eta istripuen jaitsiera. Joera hau estatistikoki 10etik 7 emakumek familiarekin bidean doazenean istripua izateko arriskuarekiko kezka eta beldurra azaltzen dute gizonezkoen kasuan 10etik 6k baino ez dute jarrera bera erakusten. Bidaiariak lasai joateak bide segurtasuna asko handitzen du, gidariari estresa kentzen baitio.

 

Zenbaki hauen aurrean, emakume gidari rola birplanteatu behar da, eta hitz egiten dugunean noski kontutan izan emakumeak arriskua baino segurtasuna duela gidatzerakoan.

Gizonek ez dute negar egiten

Adin goiztiarretik, maskulinotasun-eredua erakusteko sistema priarkalak inposatutako aukera bakar bezala aurkezten zaie umetxoei gizon izatera eta gizon izateagatik egin beharreko gauzak egitera, orden sistema honen parte izan ahal izateko. Ohikoa da gizontasuna gizonarengako berezko ezaugarria dela entzutea, hots, pentsatzea  zakila dutenez eta hormona sexual maskulinoak haien ezaugarri-jabeak direnez, agresibitatea, sendotasuna, boterea, potentzia edo adorea, haien sen propioak direla, hiztegiaren arabera, gizonen sinonimoa.

 

Hala ere, gizontasuna, genero bezala, eraikuntza historikoa da. Funtsezko osagaia  gizonaren barnean ez dagoenez gero, sozialki zehaztuta dago gizona zelakoa izan behar den, eta denboraz eta kulturaren arabera aldakorra da gizona ikusteko era. Michael S. Kimmel Soziologoaren arabera, gizontasunari dagokionez, eraikuntza historiko bezala ulertuta, perspektiba berri honek askorentzako ezinezkoa den bidea irekitzen du, eta aldaketa gertatzea nahi dugunontzako esperantza ate bat zabalduko balitz bezala interpretatzen dugu: “gizonak, bai banaka bai kolektiboki, alda daitezke”. Hortaz, negar egitea ez dauka zer ikusirik gizon edo emakume izatearekin.

Dietak

Gaur egun dietak oso ohikoak dira, gizartearen %66ak egiten du dietaren bat. Ikerketa ezberdinen arabera datu hauek lortu ditzakegu: gizonezkoen %35ak baino ez du dieta egiten eta kasu gehienetan osasuna da arrazoia; emakumeetan, aldiz, estetika da arrazoi nagusia eta hauen %70ak egiten du dietaren bat. Kasu bietan %60ak dieta uzten du. Emakumeen kasuan, 10etik 7 emakumek dieta egin baino lehen zuten pisura bueltatu ohi dira eta gainera dieta egiten duten emakumeen %60ak espezialista baten laguntza behar du. Gizonek kasu ia guztietan behar dute espezialista baten laguntza.

 

Dieta egiten duten gazteen artean %90a emakumeak dira eta hauen artean dieta egiten duten %20k bakarrik dauka benetako behar izana. Gazteen artean anorexia sufritzen duten %95a emakumeak dira eta %5a gizonezkoak (gero eta kasu gehiago). Gaixotasun hau sufritzen dutenen %3-%15 hil dira, eta sendatu direnen artean 5-10 urte bitartean %12-%15 berriro gaixotzen dira. Kuriositate moduan, 21 urteko emakume batek zor ekonomiko larriak ditu dietetako produktuak erosteagatik.

Emakumeak depilatu beharra

Emakume zein gizonentzat gorputzeko ileak beharrezkoak dira, funtzio nahiko espezifikoa daukate; izerdia erregulatzen dute, azalaren deshidratazioa ekiditen dute eta fereken sentsazioa areagotzen dute. Genitalen kasuan gainera bakteria eta bestelako mikrobioak sartzea galarazten dute. Gaur-gaurkoz, depilazioa emakumeak mugatu egiten dituen gai bat da; gauzak egiteari usten dute, mina ematen duelako eta ekonomiari erreparatuz ere gastu handia delako. Horretaz gain kontuan izan behar da erabaki hau beti ez dela propioa izaten.

 

Baina gure gizartean depilatzearen genero agindu hori azkeneko hamarkadetan nabarmen indartu da, komunikabideek zabaldutako estereotipoen ondorioz. Zentzu horretan 70 eta 80etan iragartzen zen askatasuna argi eta garbi deuseztatzen joan da. Izan ere depilazioaren exijentzia eremu guztiak konkistatzen ari da eta pornoaren eraginez besteak beste, alura ere heldu da, emakumeon esklabutzak areagotzeko. Komunikabideen mezua gehiegi izango ez balitz gizarte osoaren, familia eta lagun eremua barne, prezioa dago hori egiterako orduan.

Makilajea emakumeentzat

Gaur egun, ez dugu asko bilatu behar zenbait genero rol ikusteko, hala nola, makillajeari buruzko estereotipoak. Makillajea, oso orainaldiko kontu bat dugu gure gizartean eta Euskal Herrian ere ematen dira orain ikusiko ditugun kasuak. Duela gutxi, Gipuzkoako herritxo batean, Itsasondon hain zuzen, herriko emakumeentzako makillaje ikastaroa eman zuten. Jarduera hau, bakarrik emakumeentzako eskaintzen zen, eta logikoa da zeren egungo gizartea makillatzen diren pertsona gehiengoak, emakumeak dira eta horri begira udalak, honelako jarduera antolatu du. Eredu honetatik abiatuz, ikus dezakegu argi eta garbi, nola makillajea soilik emakumeentzako gauza dela eta gizonentzako ez dela eta honelako aktibitateak ez dute laguntzen honelako estereotipoekin amaitzen uzten. Beste eredu bat CIMA elkarteak argitaratu zuen ikerketan daukagu, non zinemako makillaje esparruan %90 baino gehiago emakumeak ziren, sexuaren araberako lan banaketa bultzatuz.

GENERO
ROLAK
Kontaktatu gurekin!

psikoehu2015@gmail.com

Gurekin kontaktuan jartzeko hurrengo helbideak dituzue.

 

Telephone : 945-013317

Fax : 945-013308
Email : psikoehu2015@gmail.com

  • s-facebook
  • Twitter Metallic
  • s-linkedin
Partaideak
 
Andrea Juez, Eneritz Zabala, Gaizka Villar, Iñigo Prada, Lorea Ojanguren, Maider Saenz, Mikel Pryce, Mikel Suso, Oihana Ortega, Sara Martin eta Unai Lopez

 

 

bottom of page