top of page

Zer dira genero rolak?

 

Psikologia sozialak genero-rolaren teoriaren barruan aztertu ditu sexu desberdineko pertsonentzat sozialki eta kulturalki onartu izan diren zereginak eta jokaerak.  70eko hamarkada erdian egindako azterketa psikosozialen arabera, oso garrantzitsua da sexu eta genero terminoak bereiztea; generoa gizonen eta emakumeen irudia sozialki eta kulturalki eraikitzen dugun moduari lotuta legoke, aldiz, sexua esatean desberdintasun anatomikoen arabera pertsonak sailkatzeko dagoen formaz ariko ginateke.

 

Hau gogoan izanda, ulertzekoa da gure jokaera asko eta asko gure kulturako eta gizarteko faktoreek zehaztea, sexu batekoa edo bestekoa izateak baino gehiago (herentziazko faktorea). Gaur egun ikusten dugunez, emakumea (maila sexuala) generoaren dimentsio eta espazio desberdinetan sartzen ari da pixkanaka, adibidez, garai batean soilik gizonak egoten ziren lanbideetan, soilik gizonenak ziren kiroletan, galarazita zituen gizarte espazioetan (festak, errituak...) etab. Bestalde, nahiz eta proportzio txikiagoan, gizona (maila sexuala) ere emakumea egon izan den espazioetan sartzen ari da (lana, etxea, familiak, hazkundea...) generoak, gizarte eraikuntza eta sailkapen gisa, zeregin garrantzitsua izan duen eta duen espazioetan.

 

Zenbaitetan generoa eta sexua parean jartzen dira, beraz, gure bizitzan egiten duguna gizon edo emakume jaio garelako egiten dugula dirudi, mutiko edo neskato izateak baldintzatzen duela.  Baina uste (genero-estereotipo) horiek aztertuz gero, gizarte sistema (genero-sistema izenaz ere ezaguna) bateko genero-ideologiaren mende daudela ikusiko dugu eta hor artikulatzen da zer baimentzen eta galarazten zaien gizonei eta emakumeei. Gizarteko horma honen atzean sinesmen hauek betikotzen aritzen diren gizarte-mekanismoak daude.  Familia, hezkuntza eta gizartea ere genero-sistema horretakoak dira. Hau da, gizarteratzean ere jatorri desberdineko hainbat bektore elkartzen dira (adibidez, eskola-curriculuma eta hezkuntza-testuingurua, gurasoen sozializazio esperientziak, alderdi legalak, ohiturak, tradizioak, sinesmen erlijiosoak, telebista programen hautaketa eta ikus-entzunezko bitartekoak, jolasak, etab.). Elkarreragin egiten da, ereduak eta mezuak daude eta horiek guztiek berdintasunaren inguruko gaur egungo ereduan modu koherentean eragin dezakete (generoaren idealizazioa) edo modu zentzugabean (generoaren ideologia nagusi).

 

Jarraian aztertuko ditugun gaiei esker, mutiko eta neskatoengan genero-rolak betikotzeko edo apurtzeko gizarteratze faktore desberdinek duten garrantzia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer dira genero-rolak eta zer zeregin dute nerabezaroan?

 

Gutxi gorabehera 2 urtetik aurrera hasten gara ohartzen gure gorputza eta beste sexukoena desberdina dela. Ibilbide horretan gure sexu-nortasuna eraikiaz joaten gara, baina sotil edo ez hain sotil, gure ingurua eragile sozializatzailea izaten da eta ideologia bat igortzen digute gure jokamoldeei buruz eta gutaz espero denaz ere bai, mutikoak ala neskatoak izatearen arabera. Genero-rol horiek finkatzen dute genero-nortasuna, gizartean gizon eta emakume legez dugun zeregina ulertzeko dugun modua.

 

Haurtzaroan genero-rolak familiari lotzen dizkiogu, familia genero-sistema horretakoa baita. Haurrek gurasoak imitatzen dituzte eta euren jokaera jarraibide eta arau batzuen araberakoa izaten da, azkenean genero-nortasunean sartzen dira horiek guztiak.

 

Mutiko edo neskatoarengandik espero den zeregin (rol) hori helduen generoari buruz duten ideologiak eta sinesmenek esleitutakoa izaten da. Haurtzarotik gizon eta emakume izateari buruzko sinesmen faltsuak eta estereotipoak betikotzen badira, genero-rolen bidez genero-nortasuna elikatzen duen ekintzan bat egiten ari gara eta horrek balizko ezaugarri eta jokaera maskulinoak eta femeninoak bereizi egiten ditu, bereizketa hori onartu egiten du.

 

Adeccoren azken inkesta (2014) 1.500 neska-mutikori egin zaie eta mutikoen kasuan etorkizunean futbolari profesional, polizia eta ingeniari izan nahi dutela ikusten da.  Neskatoen kasuan, irakaskuntza, medikuntza eta albaitaritza daude lehenengo hiru postuetan. Enpresa horren arabera, rol profesionalak mantentzeaz gain, areagotu egin dira azken urteetako inkestekin alderatuz gero. Dirudienez neskek laguntzeko, erlazionatzeko rol altruistak dituzte gogoko, gizarteak feminitateari lotu izan dizkion baloreen prototipoak. Mutikoen kasuan, maskulinitateari lotutako ohiko baloreak ditugu, hala nola, prestigioa, zeregin fisikoa, boterea, agintea...

 

 

Datu hauekin bi gauza galdetu ditzakegu. Zergatik betikotzen dira balio horiek? Joera hauek aldatu al daitezke?

 

Rol hauek apurtu daitezkeen ala ez baino garrantzitsuagoa da tradizionalki femeninoak edo maskulinoak izan diren rolak gainditu eta nahiz batak nahiz besteak hartu daitezkeen, sexuaren arabera zerbait ona edo txarra dela uste izan ordez.  Horrek euren genero-nortasuna zehaztuko du hein handi batean eta helduaroan gizartean balio berriak transmitituko dituzte, berdintasunekoak eta ondorengo belaunaldientzat osasuntsuagoak.

 

Esan dudan honekin indibidualizazio prozesu batez gogoratu gara; C.G. Jung suitzar psikiatrak proposatu zuen eta honen arabera gure nortasunean eta egitura psikologikoan gure feminitatea eta maskulinitatea (anima eta animus) integratzeko digun potentzialitatea nabarmendu behar da. Jungek bezala, nik ere uste dut integrazio prozesu hau ezin dela adin goiztiarretan egin, baina familiatik eta eskolatik lagundu daiteke -haurraren garapen kognitiboak utzi ahala- baloratzeko alderdi eta ezaugarri interesgarri hauek beste sexuan barneratzen. Jung egile aurre-androginoa da, gizabanakoan arima (ezaugarri) femeninoa eta maskulinoa integratu nahi baititu, baina bere teoria arketipokoaren oinarrian gizonaren eta emakumearen ezaugarri "anzestralak" daude, estereotipodunak. Beraz, prozedura baliagarria dugun arren, edukiak ez dira hain baliagarriak.

 

Rola desmitifikatzea oso garrantzitsua dela uste dut, baina apurketa horren ondorioak zaindu egin behar dira, batez ere adin goiztiarretan. Beldur naiz berdintasun politikak eta hezkuntzako curriculumak batzuetan ez datozela bat guk geuk pertsonen arteko harremanetan ezartzen ditugun "gizarteko legeekin". Jokaera sexistak saihesteko modu asko dago, inor kritikatu gabe.

 

Uste dut aldaketaren tresnarik nagusiena rola apurtzea dela. Rol tradizionala  apurtuaz, genero-sistemak gezurrezko sinesmen eta genero-estereotipo guztiak aztertu beharko ditu. Aldaketaren elementurik garrantzitsuena praktikan hori ikustea da: rola apurtzen ari dela. Rol berriaz ari naiz. Baina badakit arriskua ere handia dela, rola ideologia nagusi batek zehazten baitu eta rol berriarekiko gehiegizko erreakzioa egon daiteke. Horregatik diot berriro ere, aldaketa prozesua pixkanaka hasi behar dela helduekin eta hortik, ereduak direnez, barneratu dezakete haurrek. Goitik beherako aldaketa da, eta hori azpimarratu nahi nuke, askotan haurtzarotik hasi nahi izaten baitugu aldaketak egiten, helduok aldaketa hori erabat onartuta ez izan arren. Generoaren rol tradizionala apurtzeko, aurrez maskulinitatea-ren eta feminitatea-ren balio tradizionalak apurtu beharra dagoela uste dut. Baina errealitate horrek irakurketa bikoitza du. Beti ez da bat etortzen eskolako eta familiako errealitatea.

 

 

Zer eragin dute telebistak, publizitateak, kirolak, bideo jokoek, etab. genero-roletan?

 

Planteatzen dituzun faktore horiei buruzko azterketa ugari dago. Denbora beharko genuke horien eragina zehatz aztertzeko. Espazioa dela eta, aurkikuntzarik garrantzitsuenak laburtuko ditut.  Telebistako serieek eta publizitateak eragin handia dute rol-generoetan. Badira amerikar psikologoak proposatutako imitazio bidezko ikaskuntza dela eta, telebistak oso erraz imitatu daitezkeen ereduak (irudiak) eskaintzen ditu. Rolak ikasi egiten dira, ez dira heredatzen. Bestalde, publizitateak pisu sozializatzaile handia du haurrengan: gizon-emakume irudia betikotu egin daiteke.

 

Kirolari dagokionez, eskolako kirol jarduerak nahiz mutikoei nahiz neskatoei bideratuta dauden arren, mutikoek normalean kirol gehiago egiten dute. Beste datu interesgarri bat gizonek izaten duten lehia da emakumeekin alderatuz gero, seguru asko telebistak berak eta publizitateak igorritako balio instrumentalei lotuta dago hori, eta familiako prozesu sozializatzailei lotuta ere bai.

 

Bideojokoak ere aipatu dira, polemika askoko fenomenoa. Joko hauetan gizonaren eta emakumearen zeregin bereizlea azpimarratzen da. Rolak modu uniformatuan eta murriztailean aurkezten dira. Emakumeak zeregin pasiboetan agertzen dira, adibidez, biktima edo seduzitzaile legez. Gizonak, aldiz, aktiboan dira, indarkeria darabilte, menderatzaileak dira eta egoera zailak konpontzen dituzte.  

 

Duela gutxira arte emakumeen presentzia sinbolikoa zen bideojokoetan, eta zenbaitetan agertu ere ez ziren egiten. Denborarekin rol nagusietan agertu dira emakumeak, indarkeriaz eta oldarkortasunez jositako heroiak dira. Neskatoentzako bideojokoak egiten ere saiatu dira, makillajea, moda... bezalako eduki eta rolekin, eta horrek rol femenino tradizionala betikotzen du. Alor honetan ere ez da aldaketa garrantzitsurik egon.

 

 

 

 

 

 

 

GENERO
ROLAK
Kontaktatu gurekin!

psikoehu2015@gmail.com

Gurekin kontaktuan jartzeko hurrengo helbideak dituzue.

 

​Telephone : 945-013317

Fax : 945-013308
Email : psikoehu2015@gmail.com

  • s-facebook
  • Twitter Metallic
  • s-linkedin
Partaideak
 
Andrea Juez, Eneritz Zabala, Gaizka Villar, Iñigo Prada, Lorea Ojanguren, Maider Saenz, Mikel Pryce, Mikel Suso, Oihana Ortega, Sara Martin eta Unai Lopez

 

 

bottom of page