top of page

''Pensar rápido, pensar despacio''

 

Daniel Kahneman, ekonomian nobel zaria izandakoaren liburuan, bere bizitza osoan zehar, hamarkadetan zehar aritu den ikerketen hainbat lan agertzen dira. Gure kasuan heuristikoen ikerketa aplikatu diogu, horretan modu estatistikoan pentsatzerako orduan, gizakietan agertzen diren zailtasunak azaldu nahi ditu. Liburuan zehar hurrengo kapituluak aztertu ditugu:

ZENBAKI TXIKIEN LEGEA

 

Ikerketa honetan frogatu nahi den hipotesi nagusia, zenbaki txikiek duten fidagarritasun eza da. Horretarako Estatu Batuetan giltzurrun minbiziaren adibidea agertzen da. Suposatzen da minbizi mota hau agertzen diren lekuak gehienetan nekazal guneak direla, biztanleri gutxikoak eta estatu errepublikarren barruan. Nahiko logikoa da, minbizia ez dela pentsamendu politikoarekin harremanduko, baina bizimodu on eta lasaiarekin ordea bai. Orain kontuan hartuko dugu, minbizi mota hori gehienetan ematen diren lekuak ere, nekazal guneak dira, biztanleri gutxikoak eta estatu errepublikarretan, hau da baldintza berdinak ematen dira. Hor pentsatzeko beste hainbat argudio ere erabili ahal ditugu, leku pobreak, medikuntza heltze eskaseko baina argi ikusiko dugu zerbait gaizki dagoela.

 

Probabilitatea ikusteko beste gauza bat hartu behar dugu kontuan; imajinatu kolorezko 4 bolatxo atera behar ditugula lehen eta 7 bigarren. Bi kolore desberdin izango ditugu zuria eta gorria. Askoz errazagoa izango da kolore berdineko 4 bolatxo jarraian ateratzea 7 baino. Beraz bi egoerak harremantzeko era estatistika izango da. EEUUko biztanleria bolatxoen urnan sartuta, horrela izanda aukera handienak eta txikienak biztanleria gutxiko lekuetan aurkituko ditugu. Orain arte emandako azalpenak estatistikoak dira ez da azalpen kausalik ematen.

 

Beraz konklusio modura atera dezakegu, zenbat eta datu gehiago ditugun, zenbat eta jende gehiago kontuan hartu gero eta fidagarriagoak izango direla ikerketa kuantitatiboak. Horregatik adibide handiak, txikiak baino zehatzagoak izango dira. Adibide txikiak muturrezko emaitzak emateko aukera handiagoa daukate Gure burua ala ere kausak bilatzen saiatzen da jakin barik normalean zerbait ez dela gertatzen hori horrela izatera bultzatua izanagatik, aukera hori haien aukeratan zegoen.

 

Bukatzeko aurreko legeak erakusten diguna zera da, adibide txikietan daukagun konfiantza ez dela fidagarria. Gure bizitza eta munduaren ideia sinplearekin geratzera bideratzen baikaitu. Horretaz gain, estatistikak askotan irizpide kausaletan oinarritzen diren ikerketak egiten dituzte, baina munduan gertatzen diren horietako asko zortea besterik ez dira, ez daukate arrazonamendu logikorik.

ANKLAJEA

 

Alde batetik, efektu hau ematen da, pertsonek kontsideratzen dutenean balio zehatz bat ezagutzen ez duten kopuru batentzat, kopuru hori arinago balioztatu gabe. Hurrengoa, honen adibide argi bat da. Pertsona bati galdetzen bazaio, Gandhik 104 urte baino gehiago bazituen hil zenean, kopuru altuago bat emango du Gandhiren urteei erreparatuz, galdera horretan, Gandhik 35 urte baino gehiago zituela galdetuz gero.

 

Beste alde batetik, anclajearen indizea neurtu daiteke eta hori adibide bati erreparatuz ikus daiteke. San Franciskoko Exploratoriuma bisitatzen zuten pertsona batzuei bi galdera egin zitzaizkien. Hurrengoak dira bi galdera horiek: 1) Sekuoiaren luzera da 1200 oin baino handiagoa edo txikiagoa? 2) Zenbateko luzera izan dezake gehienez sekuoia batek?  Esperimentu honetan, ancla altua 1200 oin zen. Beste batzuentzat, lehenengo galderaren ancla baxua 180 oin zen. Bi anclen arteko desberdintasuna, 1020 oin zen.  Pertsona talde batek 844 eta beste talde batek 282 erantzun zuten. Hauen arteko desberdintasuna 562 oinekoa eta hemendik anclejearen indizea irteten da, 562/1020 egin behar delako eta honen emaitza, %55 da.

 

Beraz ikusi dezakegunez anclaje efektuarekin, gu aurretiko hainbat datu aipatuta, pertsonen erantzunak baldintzatzeko gaitasuna daukagu.

LA CIENCIA DE LA DISPONIBILIDAD

 

  • Gogor lan eginda hainbat esperimentu egin ziren, baita heuristikari buruz idatzi ere. Bertan, konturatu ziren ez zekitela ongi zertarako zen, alde batetik uste zen arazoak ahazteko eta alde batera uzteko eta bestetik ordea, operazio automatikoa zela pentsatzen zen. Ikerketa honetan argi eta garbi ikusi dugu notizia bat ematen digutenean, gaia ikusita, barneratzen baldin badugu edo ez, hau da, arazo pertsonal bat edo berri hunkigarri bat gure buruan denbora gehiago iraungo du.

  • Ikerketari jarraituz, galdeketa bat egin zuten eta konturatu ziren gehienek pentsatzen dutela eurek egiten dutena onena dela, eta bikotekidearekin alderatuta, bakoitza dela gehien ematen duena, baina hau ez da horrela.

 

Psicologia de la disponibilidad

 

Ikerketa bat egiten da, bertan ziurtasuna sentitu dituzun 6 momentu aipatu behar dira. Gero baloratu zein da ziurtasun maila. Azkenik 12 momentu jarri behar dituzu non ziurtasuna izan duzun. Lehenik eta behin ikusten da, 12 momentu izan dituela non ziurtasunarekin jokatu duen, baina aldi berean, nabarmentzen da lehenengo 3-4 kasuak momentuan etortzen zaizkiola buruan baina hortik aurrera pentsatu beharra duela.

Ikerketaren datuak hauek dira, 6 kasu aipatu zituztenak, ziurtasun gehiago dute 12 kasu aipatu dituztenak baino.

 

Hablando de la disponibilidad

 

Adibide argi bat jartzen du, neska bat orain ez doa hegazkinez beldurra diolako, aurreko hilean bi hegazkin talka egin zutelako. Hau txorakeria bat da, honi, “sesgo de la disponibilidad” deitzen zaio.

DISPONIBILIDAD, EMOCIÓN Y RIESCO

 

Erabilgarritasunaren ideia nabarmena zen bere espezialitaterako. Erabilgarritasunaren efektuak, hondamendi  baten ondorengo prebentzio akzioak eta seguruen kontratazioen patroiak azaltzen laguntzen oso lagungarriak dira. Hondamendi baten ondoren, beste hondamendi batzuk saihesteko guztia aldatzen da, baina aldaketa guzti hauek, kezkekin batera denboraren poderioz  txikitzen dira. Erabiltzen diren prebentzio neurriak jasotako hondamendirik handienaren aurka egin ahal izatekoak dira, nahiz eta oraindik handiago den bat jaso daitekeen.  Hau da, media estaldura egiten da.

 

Komunikabideak, publikoak nahi duenaren arabera moldatu egiten dituzte emandako notiziak, horregatik normalean gertatzen diren berriak benetan diren baino ohikoagoak bezala hartzen dira.Komunikabideak pentsaeran eragina dute, baita sentimenduetan ere, pertsonak haien arabera hartzen dituzte erabakiak. Slovic dioenez, aukeratzeko bere sentimenduak alde batera usten dutenek aukera hobeagoak egiten dituzte.

LA ESPECIALIDAD DE TOM W.

 

Testu hau dinamikoa dela esan daiteke, irakurleari Tom W. ren ikasketak izan litzazkeenak lista batean ordenatzeko eskatzen zaio 1etik 9ra. Hori egin ostean, testua irakurrita eta testuan dauden estereotipo batzuk kontuan hartuta lista hori aldatu egingo genuke, eta aukera hori ematen du testuak. Lista berregitean irakurlea estereotipoez baliatzen da, eta idazlearen arabera 1970 ean egin zen lehen inkestatik hona ez da gauza asko aldatu lista hauetan.

LINDA: MENOS ES MÁS

 

Linda (deskripzioa): 31 urte. Mugimendu feministaren barruan dago. Gizartearekin konpromiso handia duen unibertsitate batean ikasten du.

 

  • Esperimentua:

  • Linda duen lanaren deskribapen desberdinak egin eta bat aukeratu behar da.

  • Arazo bat: aukeratu behar da errepresentatibitatearen logika kontuan hartuz (hau da, bere deskripzioa kontuan hartuz) edo probabilitatearen logika erabiliz (hau da, bakarrik probabilitatea kontuan hartuz, esaterako: probabilitate handiago dauka ikastola batean lan egitea, neskeentzako eskola batean baino).

  • errepresentatibitatea irabazi, "cajera feminista de banco" más arriba que "cajera de banco".

Arrazoia: bere deskripzioa erreparatuz logikoagoa da "cajera feminista" izatea, hori izateko probabilitate gutxiago izan arren.

 

  • Esperimentua:

  • Zein probabilitate handiagoa:

    • Linda cajera (probabilitate handiagoa hau izateko, ezaugarri gutxiago dituelako)

    • Linda cajera de un banco y militante de un movimiento feminista (logikoagoa, bere deskribapena kontuan hartuz).

% 85-90 hau aukeratu.

 

  • Esperimentua:

  • Terremoto baten bi egoera desberdinak eman. bat detaile asko ditu eta bestea detaile gutxi ditu. probabilitatearen aldetik, egoera biak gertatzeko aukera berdina dago.

  • Esperimentuaren irabazlea detaile gehiago zituen aukera izan da.

  • Esperimentu honekin frogatu egin zuten, logikaren kontra joan arren detaile gehiago dituen egoera aukeratzen dugula persuasiboagoa (erakargarriagoa) delako.

LAS CAUSAS TRIUNFAN SOBRE LAS ESTADISTICAS

 

Adibide batzuetan oinarrituz ondorio hauek atera ditzakegu:

 

Giza portaeraren inguruan dauzkagun aurreiritziak aldatzea oso zaila dela, batez ere aurreiritzi horiek  jarrera okerragorako joera dutenean. Zer esanik ez , portaera hori norbanakoarena denean.

 

Psikologiako irakasleek pertsonen portaeraren izaera euren ikasleei azaltzen dietenean espero dutena zera da, aurretik ez zekiten zerbait ikastea baita pertsonen portaeren inguruan duten iritzia aldatzea ere. Nisbett eta Borgidak egindako ikerketan iritzien aldaketa ez zuten lortu horregatik ondorioztatu zuten  ikasleekin egindako esperimentuen arabera gertaera harrigarrienak direla  tresna oso baliotsuak psikologia irakasteko norbanakoarengan eragiten duen erantzunagatik. Probabilitate handiagoa daukagu zerbait ikasteko portaera batek harritzen gaituenean, portaera horrek sortzen duen harriduraz hitz egiten digutenean baino.

REGRESIÓN A LA MEDIA

 

Batzuetan hauteman gabeko, eta beste kasu batzuetan era ezegokian azaldutako fenomenoa dugu. Erregresioa giza adimenerako arraroa da. Grabitazioa eta kalkulu diferentziala teoriaren berrehun urte ostera ez zen identifikatu eta ulertu. XIX. mendeko talentu britainiar onenetako bat Sir Francis Galton, Charles Darwinen lehengusua izan zen Erregresioa aurkitu zuena, honen zailtasunaz konturatu zena eta zailtasun handiarekin azaldu zuena.

 

Ondo ulertzeko, kontuan hartu behar dugu, edozein pertsona edozein arlotan, jakintza zehatzak edukita, gehiengoa parametro berdinetan kokatzen direla eta gutxi batzuk, parametro horiek gainditzen dituztela eta beste gutxi batzuk parametro horietara ez direla heltzen. Hau jakinda, golfista batzuen adibidearekin azalduko dugu; Torneo batean lehenengo egunean puntuaketa maximoa 80 da. A jokalaria 70 puntu lortzen ditu. B jokalaria 35 puntu lortzen ditu. A jokalaria talentu nahikotxo dauka, jokalari ona da baina baita ere nahiko zorte ona izan du. B jokalaria talentu gutxiago edukita nahi zuena baino zorte txarragoa izan du.

 

Bigarren egunean "Regresion a la media" aplikatuz, A jokalaria puntuaketa txarragoa izango du eta B jokalaria puntuaketa onagoa. Hau da, bataz besteko puntuaketa horretara hurbilduko dira. A jokalaria talentua edukitzen jarraituko du baina zorte gutxiagorekin edo zorte ezarekin eta B jokalaria talentua zuen baina oso zorte txarrarekin, oraingoan zortea pixka bat izanda asko hobetzen du.

GENERO
ROLAK
Kontaktatu gurekin!

psikoehu2015@gmail.com

Gurekin kontaktuan jartzeko hurrengo helbideak dituzue.

 

Telephone : 945-013317

Fax : 945-013308
Email : psikoehu2015@gmail.com

  • s-facebook
  • Twitter Metallic
  • s-linkedin
Partaideak
 
Andrea Juez, Eneritz Zabala, Gaizka Villar, Iñigo Prada, Lorea Ojanguren, Maider Saenz, Mikel Pryce, Mikel Suso, Oihana Ortega, Sara Martin eta Unai Lopez

 

 

bottom of page