top of page

Entzumen urritasuna

 

Pertsona batek, entzumen falta edo galera duenean, gorreria duela diogu eta arazo hau duten pertsonek, ezin dute ahozko hizkuntza espontaneoki eskuratu. Beraz, hizkuntza ikasteko teknika bereziak behar ditu. Pertsona hauek soinu pertzepziorik ez dute edukitzen, honetaz gain, ez bada umeekiko hezkuntza erantzuna egokitzen, hainbat arazo izan ditzakete. Gorreriaren eragileak honako hauek izan daitezke: hereditarioak, haurdunaldian, erditzeko unean eta azkenik, bizitzan zehar gertatutakoa.

 

Motak

 

Entzumen galera mailaren arabera:

 

  • Arina %20-%40

  • Erdikoa %40-%65

  • Latza %70-%89

  • Sakona %90 baino gehiago

 

Entzumen galera zein unetan gertatzen den arabera:

 

  • Gorreria postlokutiboa: behin hizkuntza menperatuta izanda hizkuntza bilakaerak pronostiko hobea izango du.

  • Gorreria prelokutiboa: hitz egiten hasi aurretik gor gelditzen diren haurrentzat, guztiz berria da ahozko hizkuntza, beraz, pronostikoa zailagoa izango da, soinuarekin ez dutelako esperientziarik.

 

Entzumen galera entzun aparatuan non kokatzen den arabera:

 

  • Kondukziozko galera: kanpoko entzumena edo erdikoan kokatzen denean arazoa.

  • Sentsorialezko galera: bestea baino larriagoa da, hemen barneko entzumena eta nerbioak minduta daude.

  • Entzumenaren galera mixtoa: bien konbinaketa izaten da.

 

Pertsona gor batekin komunikatzeko oinarrizko aholkuak

 

Modu egokiak

 

  • Pertsona gorraren arreta deitzea keinu, seinale edo bizkar ukitze batekin.

  • Bizkarra ematekotan argia itzali eta berriz ere piztu.

  • Komunikatzerako orduan zirkulu bat osatu edo aurrez aurre jarri bata besteari begira.

  • Modu egokian ahoskatu ezpainak irakurri ahal izateko.

  • Komunikazio idatzian eta aurpegi zein gorputz espresioa erabili ulergarritasunean laguntzeko.

  • Solaskide gorraren hizkuntza mailara egokitu.

  • Hizkuntza eta estruktura sinpleak erabili, esanahi osoa dutenak eta gramatikalki zuzenak.

  • Baliabide materialak erabili, bisualak badira hobe.

  • Komunikatzerako orduan aldiak errespetatu.

  • Zeinu hizkuntza sistema gehigarri edo alternatibo erara erabili komunikatzerako orduan.

 

Modu desegokiak

 

  • Ahoan objektuak izan.

  • Eskuak edo bestelako objektuak aho aurrean edo aurpegitik gertu jartzea.

  • Neurriz kanpo ahoskatu.

  • Oso azkar edo oso motel hitz egitea.

  • Oihuka egin.

  • Solaskidearentzat konplexuegiak diren hizkuntza eta estrukturak erabili.

  • Irudizko adiera edo esanahi bikoitza duten esaldiak erabili

  • Bizkarra eman.

  • Ikus kontaktua galtzea.

Una persona sorda puede hacer cualquier cosa igual que un oyente, excepto oír

 

 

(King Jordan)

JARRAITU

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube

© 2015 GIZARTE LANGINTZAKO 1.mailako Ikasleak

bottom of page