

Gizarte langintzarekin lotura

Puntu hau egiteko, “Arabako Gorrak” elkartean egiten den lanari erreparatu diogu. Kasu honetan, interbentziorako hiru esparru azpimarratzen dituzte:
1.- Eragin zuzena pairatzen duten pertsonei laguntzea, hau da Arabako pertsona gorrei. Ez da inolako bereizketarik egiten entzumen galera mailari, ezta komunikatzeko erabiliko duten sistemari edo bazkide edo ez direnen artean.
2.- Pertsona gorren familia zein inguruari. Haiek ere parte hartzen baitute bai gure zerbitzuetan zein aurrera ateratzen diren ekintzetan.
3.- Azkenik zerbitzu desberdinen profesionalak, giza esparruen ikasleak edo zeinu hizkuntza ikasteko interesa daukan edozien pertsona entzule.
Esan beharra dugu elkarte desberdinek, komunikazio arazoei dagokionez pertsona gorrak dituzten arazoak betetzen dituztela, aktibitate espezifikoak antolatuz. Horretaz gainera auto laguntza sustatzea eta pertsona gorren interesak bermatzean ere eginkizun handia egiten dutela. Gizarte langilearen kasuan, zeinu hizkuntza jakingo du, pertsona gorren ezaugarriekin batera horien behar eta arazo espezifikoei, baliabide desberdinen bitartez modu egokian aurre egiteko asmoz. Hori egunerokotasunaren lanari esker ikusiko da.
Garrantzitsua ikusten dute beraz laguntza zeinu hizkuntzaren bitartez egitea, pertsona gorren hizkuntza naturala denez, gizarte langilea horretan komunikatzen jakin behar du. Honen helburu nagusia pertsona gorren autonomia lortzea izango dugu.
Interpreteen lana
Oso garrantzitsua da interpreteek egindako lana zeinu hizkuntzan, haiek baitira bi komunitateen arteko zubi lana egiten dutenak. Bi komunitate hauek, gorren komunitatea eta entzuleen komunitatea dira.
Informazioa eskuratzeko eskubidea bermatua izan dadin, profesional hauen garrantzia berebizikoa da. Hauen lanari esker, pertsona gorrak gizartean integratzeko gai izango dira independentzia eta autonomia osoz. Horrekin bat haien bizitzako beste esparruetan ere lagunduko dute, integrazio soziala, akademikoa, laborala eta kulturala. Hau guztiagatik, haien lana profesionalizatu eta errekonozimendua lortu du.
Zeinu hizkuntzako interpreteen helburu nagusia pertsona gorren integrazio osoa bermatzea eta horrekin bat parte hartze erreal eta aktiboa lortzea litzateke, gizartearen esparru guztietan. Horretarako bitarteko eta beharrezkoak diren tresnak garatuko dituzte, eskubide berdintasuna lortzeko.

Creo que la "curación" más eficaz de la sordera no es la medicina, ni los aparatos mecánicos o electrónicos... sino la comprensión. Pero antes de poder desarrollar la comprensión, hay que crear la conciencia
(Jack Cannon)
