top of page

Zeinu hizkuntza

 

Zeinu hizkuntza hizkuntza bat da. Hizkuntza honen berezitasuna, esanahia transmititzeko akustikoki transmititutako soinuak erabili beharrean, esku mugimenduen komunikazioa eta gorputz hizkuntza erabiltzen direla da. Beste modu batera esanda, gorrentzako edota mutuentzako hizkuntza izango litzateke, nahiz eta gorrak edo mutuak ez diren pertsonek ere erabiltzen dute zeinu hizkuntza. Gorren hizkuntza naturala denez, berez ikasten dutenez, esan daiteke jaiotzen direnetik ikasten duten lehen hizkuntza hau dela.

Hizkuntza hau, jada esan bezala, keinuen bidez erabiltzen da, hots, ikusmenaren bidez jasotzen du hartzaileak mezua eta hori da ahozko hizkuntzetatik bereizten duena. Zeinu hizkuntzak, berezko gramatika du, beste edozein hizkuntzak duen bezala eta nahiz eta zeinu komun asko eduki, hizkuntza hau tokian tokikoa da, hau da, toki bakoitzak bere zeinu kodea du. Ahozko beste edozein hizkuntzak bezalaxe, zeinu hizkuntzak ere dialekto ezberdinak ditu, hau da, tokian tokikoa izan arren, hauen barruan dialekto ezberdinak ere existitzen dira.

Alfabeto daktilologikoa

 

Alfabeto daktilologikoa edo esku alfabetoa zeinu hizkuntzaren osagarritzat erabiltzen den alfabetoa da. Sistema honen bitartez, eskuen posizioen bitartez alfabetoko letrak osatzen dira eta hauen bitartez hitz berriak eta bereziak azaltzen dira. Horretaz gainera, pertsona baten izen adierazteko momentuan ere erabiltzen dugu, gero pertsona bakoitzak keinu desberdina izan arren. Zeinu hizkuntza tokian tokiko hizkuntza denez, alfabetoa hizkuntzaren arabera moldatu behar da. Euskarak badu bere zeinu hizkuntza propioaren alfabetoa, baina hegoaldean espainiar zeinu hizkuntzaren eraginagatik eta iparraldean frantsesarenagatik ez da oso erabilia.

 

Ezaugarriak

 

Esku-keinuen hizkuntzan hitzak eskuekin, ezpainekin, besoen mugimenduekin... sortzen dira. Beraz, ez da eskuen bitartez sortzen den hizkuntza bakarrik, askoz konplexuagoa baizik. Hauen guztien artean garrantzi berezia dute ezpainetako patroiak. Urte askotan hau guztia mimikarekin nahastu egin da baina ez du zerikusirik: mimika izango balitz benetan edozeinek ulertuko luke gorren hizkuntza. Hasiera batean, agian, gorrak mimikaren bidez eta keinuen bidez komunikatuko ziren baina laster hauek benetako keinuak bihurtuko ziren. Gorren keinuak ahozko hitzen paraleloak dira zentzu horretan: sinbolikoak (adierazle batek errealitate bat adierazten du) eta, ondorioz, ikasi egin behar dira. Beste aldetik, aldiberekotasuna ezaugarri garrantzitsua da hizkuntza hauetan: guk linealki adierazten ditugun kontzeptuak gor batek aldi berean azal ditzake, berezko trinkotasunaren bitartez.

 

Mitoak

 

Mitoak komunitate edota kultura baten sinesmenen parte dira, egiazkotzat hartzen direnak baina benetan egiazkoak ez direnak. Zeinu hizkuntzari dagokionez, ere badaude mito batzuk:

 

• Askotan, zeinu hizkuntza mimotzat hartzen da. Mimika pertsona gorrentzat baliabide bat izan daiteke kasu batzuetan, baina zeinu hizkuntza mimika dela esatea aho hizkuntza onomatopeia hutsez eraikita dagoela esatea izango litzateke.

• Zeinu hizkuntza komunikatzeko bide artifizial bat izan daiteke eta baita aho hizkuntzari laguntzeko elementua. Askotan zeinu hizkuntza aho hizkuntza ikasten laguntzeko elementutzat hartzen da zeinu hizkuntzak balio propioa duela ahaztuz.

• Zeinu hizkuntza alfabeto daktilologikora mugatzen da. Oraindik, askok, zeinu hizkuntza alfabeto daktilologikora mugatzen dela uste dute, baina alfabeto daktilologikoa egoera puntualetan erabiltzen da, izen propioetan edo zeinu hizkuntzan errepresentaziorik ez duten hitzetan erabiltzen da.

• Zeinu hizkuntza unibertsala da. Oso ohikoa da zeinu hizkuntza bakarra dagoela pentsatzea. Logikoa da oso urrun dauden herrialdeetan zeinu hizkuntza ezberdina izatea, aho hizkuntza desberdina dugun bezala. Are gehiago, Herrialde berean, adibidez Espainian bi zeinu hizkuntza daudela esan dezakegu, bat estatu osoan erabiltzen dena eta bestea soilik Katalunian.

 

Espainiako zeinu hizkuntza

 

Espainiako zeinu hizkuntza, Lengua de Signos Española (LSE), Espainian gor-mutuek eta haiekin harremanetan dauden pertsona askok erabilitako zeinu hizkuntza da. Gutxi gora behera eta, nahiz eta  legez aitortuta egon soilik 2007. urtetik aurrera,  %20-%30 pertsonen bigarren hizkuntza da.  

Madrilen du epizentro, kulturala zein linguistikoa eta handik kanpo aldatuz doa, modalitate propioekin leku desberdinetan. Batez ere sustantiboak dira aldatzen diren gehienak, baina elkarrekiko ulergarritasuna mantentzen da. Espainiar estatuaren barruan soilik Katalunian eta Valentzian berezko zeinu hizkuntzak dituzte, beste lekuetan Espainiako zeinu hizkuntzaren modalitateak erabiltzen dira, oso desberdintasun gutxi daudelako haien artean.

 

Zeinu hizkuntza Euskal Herrian

 

Euskal Herrian, ez dago zeinu hizkuntza desberdin bat, nahiz eta elementu dialektal asko izan, Espainiako eta Frantziako zeinu hizkuntzak erabiltzen dituzte gor-mutuek. Hizkuntza txikien beste lurraldeetan, Herrialde Katalanetan esan dugun bezala, zeinu hizkuntza propioa aurki daiteke, nahiz eta keinu hizkuntza eta katalanaren arteko loturarik ez izan.

Euskal Herrian ez dago desberdina den keinu hizkuntza hemen oso berandu sortu direlako gorrei laguntzeko instituzio propioak.  Hala eta guztiz ere ez da ahozko eta keinu hizkuntzak nahastu behar. Beste hizkuntzen eta zeinu hizkuntzen artean loturarik ez dagoelako, loturaren bat bilatzekotan beste hizkuntzekin bilatu beharko genuke.

 

 

 Jatorria eta historia

 

Kontuan izan behar dugu historian zehar pertsona gorren kontzeptua eta haien gaitasunak entzuleen  ezjakintasunaren ondorioz ez direla oso argi egon, horregatik entzuleak baino motelagotzat hartu eta eskubide gutxiago bermatu zaizkie sarritan. Historikoki testu klasikoetan aurki ditzakegu hizkuntza horien erabileraren aztarnak, esaterako Biblian. Nahiz eta horrela izan hizkuntza hauen onarpenak oso bide luzea egin behar izan du. Urte askotan debekatua egon da beren erabilera bereziki eskoletan eta instituzioetan. Gaur egun normalizatzeko bidean dagoen hizkuntza da eta osatua bezala onartzeko joera eta beharra dago; 2003tik Hego Euskal Herrian zein Espainian hizkuntza ofizialtzat hartzen da. Dena dela, onarpen hori oso teorikoa da ezen ekintza gutxitan gauzatu baita. Gaur egungo zeinu hizkuntzek nolabaiteko uniformitatea lortu dute XVIII eta XIX. mendetan zehar egin ziren ikerketen ondorioz. Lan horretan Parisen Charles-Michel de l´ Épée elizgizonak 1771an gorrentzako sortu zuen eskola garrantzi handia izan zuen; eskolan hartan berehala ikusi zuten gorrek berezko komunikazio sistema zutela eta saiatu ziren ikasten, ondoren, aberasteko asmoz. Urteak aurrera antzeko instituzioak Europa osoan sortuz ziren eta horrek pertsona gorrek berez erabiltzen zuten hizkuntza formalizatzeko bidean itzela izan zen.

Bi jarrera zeinu hizkuntzan

 

Zoritxarrez prozesu hori nolabait gelditu egin zen. Pertsona gorren hezkuntzan bi jarrera izan ziren eta dira oraindik nagusi. Batzuek pertsona gorren komunitatearen berezko izaera eta, horren barruan, zeinu hizkuntza eta beste batzuek ahozko hizkuntzaren aldeko jarrera irmoa erakusten zuten. Bigarren hauen ikuspuntutik zeinu hizkuntzak gorra animalien parean jartzen zuen -keinuak baitziren, besterik ez- eta, gainera, pertsona hauek betirako baztertzen zituen.

Horren aurrean, ahozko hizkuntzaren aldekoek zera defenditzen zuten: pertsona gorrak ahozko hizkuntza ikasi behar zuen, ahal zen kasuetan hitz egiten irakatsiz (gor gehienak berez ez dira mutuak) desmutizazioaren bidez eta besteen ezpainetan irakurtzen ikasi (ezpainetako irakurketa). Prozesu horretan keinu hizkuntza oztopo bat zen eta, ondorioz, ikastetxe gehienetan debekatu egin zen, bereziki Milango Batzarra (1880) egin eta gero.

Hortik aurrera, urte luzeetan, gorrek keinu hizkuntza ezkutuan erabili behar zuten eta Euskal Herrian gauza bera gertatu zen. Egoera hori 70ko hamarkadan hasi zen aldatzen; urte horietatik aurrera gorren komunitatea hasi zen aldatzen eta haien eskubideak erreibindikatzen egungo egoera lortu arte, hau da, keinu hizkuntza ofiziala da, hizkuntza normalizatua eta pertsona gorren komunitatearen berezko hizkuntza. Prozesu hori Hamburgo Batzarraren ondoren indartu zen (1980). Bestetik, hezkuntzan, gorrak jaiotzez edo txikitatik baldin badira gorrak hasieran keinu hizkuntza indartzen zaie, ondoren inguruko ahozko hizkuntza irakasteko. Modu batez, bi jarreren arteko oreka bilatu da.

La lengua de signos está llena de plasticidad y belleza y es capaz de crear la magia de la poesía y de envolver a las personas en un mundo onírico lleno de imágenes fantásticas. Sirve para confesarse para la filosofía, para discutir o hacer el amor. Está llena de fuerza simbólica... El alma que se escapa por sus dedos es para ellos la vida misma

 

(Oliver Sacks)

JARRAITU

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • c-youtube

© 2015 GIZARTE LANGINTZAKO 1.mailako Ikasleak

bottom of page